XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai ume mardula! Sendaturik gerta dadila oraintxe bertan betiko.

- Eta Leonardo izenez bataiatzen zaitut.

- Bota iezadan beste bat.

Eta Druin, bigarrenaren bila, habiara zihoan bitartean, zelako Leonardo bataiatu berria eztarrian behera pasa zuen Azerik.

Banan banan bederatziak bota zizkion amak bataiatzaile jakintsuari.

Era berdinean, eta izandako eta izateko gaitz guztietatik sendatuak utzi, berriz, bederatziak Azerik.

Gero: - Egina dago - esan zion Druini muturrak garbituaz.

- Non dituk nere umeak?- hasi zen galdezka txolarrea, urduri eta irrikaz Azeriren ingurura begira.

- Nonnahi daudela ere, gaizki ez.

- Zer nahi duk esan? Jan egin dituk hik, maltzur horrek! - Nik?- bota zion muturturik -.

- Bai zera! Hegaz joan dira.

- Nola hegaz? Lumarik ez zeukaten eta....

- Orduan basora joango ziren gordetzera.

- Basora? Hanka gainean tente egoteko kapaz ez zirela? - Desagertu egingo ziren orduan. Horra guztia!.